GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Maldan gora eta behera, eta txapela buruan


Ipar Euskal Herrian barrena, 130 kilometro luze, maldan gora eta behera... Arnasa luzea behar da gero helmuga lerrora bizirik iristeko. Maxime Cazajounek eta Nadege Poulainek jantzi dituzte txapelak Baigorriko helmugan, Euskal Traileko Ultra distantzian gailenduta. Distantzia handiko lasterketak errotuta daude mendi lasterketen egutegian. Euskal Trailek bere tokia egin du, 1997. urtean 12 parte hartzailerekin hasi eta egun milaka baitauzka modalitate anitzetan banatuta. Maldan gora eta behera disfrutatzea baita kontua, txapelarekin edo gabe.