24 MAY. 2024 KLIK AEK-Korrikak jaso du Ibilbideari Elkar Saria Idoia ZABALETA FOKU Euskararen normalizazioan AEK-k eta Korrikak egindako lanaren balioa nabarmendu du aurten Elkar Fundazioak, eta, hala, horien ordezkariek atzo jaso zuten Ibilbideari Elkar saria argitaletxeak Adunan duen egoitzan. AEKren helburua «Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea» dela eta horretarako euskararen normalizaziorako eremu guztietan (ezagutzan, erabileran eta sustapenean) egindako lana goratu zuten, tartean Korrikaren bidez egindakoa. Bestetik, Josu Goikoetxeak jaso zuen Joseba Jaka beka, “Hiltzailea eta beste ipuin batzuk’’ proiektuagatik.