22 JUN. 2024 KLIK Errobik Adarra saria jaso du Donostian Gorka RUBIO FOKU 1970. urtearen hasieran euskal rockaren historia idazten hasi zen Ipar Euskal Herrian, Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk Errobi taldea sortu zutenean. Aurten, eman zuten lehenengo kontzertutik 50. urte bete direnean, berriz elkartu dira. Eta atzo, Musikaren Europako Egunean, Adarra saria jaso zuen Donostiako Victoria Eugenia antzokian Eneko Goia alkatearen eskutik. Jarraian eman zuten kontzerturako sarrerak, noski, agortuta zeuden aspalditik. Elkar etxeak Errobiren diskografia (bost CD) birmasterizatu, diseinua txukundu eta kutxa dotore batean prestatu du sariaren karira.