31 JUL. 2024 BEGIRADA Eusteak emaitzak ekartzen ditu Luis JAUREGIALTZO FOKU ELA, LAB eta UGT sindikatuek atzo jakinarazi zutenez, Gipuzkoako metalaren merkataritzako hitzarmena sinatu dute. Sektore horretan 7.000 pertsona inguru aritzen dira, etxetresna elektrikoetan, burdindegietan, arma-dendetan eta bitxi-dendetan. Hamabost urtez adostasunik lortu gabe egon ondoren, hitzarmenak 2009-2024ko KPIa eguneratzen du (%30,8), lanaldia murrizten du eta euskara-planak eta sexu-jazarpenaren aurkako protokoloak jasotzen ditu. Urrats garrantzitsua, sektoreko langileen eskubideak babesteko.