GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

10eko argazkia, ia 10eko olatuari


Hurrengo World Press Photo sariketan ez da podiumetik urrun ibiliko astelehenean Jerome Brouillet AFPko argazkilariak egindako hau. Joko Olinpikoek eman duten irudirik biralena da, zalantzarik gabe: barra-barra zabaldu da. Protagonista, irudiaren egileaz gain, Gabriel Medina surflari brasildarra da: 9,90eko puntuazioa jaso zuen olatua -Joko Olinpikoetan inoiz ez zitzaion olatu bati horrenbestekorik eman- surf egin berritan, pozarren, itsasoaren indarrak bultzaturik, airean harrapatu zuen kamerak.