25 NOV. 2024 BEGIRADA Aitortza integralerako deia Orbaizetan ere Jagoba MANTEROLA FOKU Larunbatean Altzan egin bezala, atzo Orbaizetan aitortza egin zioten Mikel Zabalzari, bere etxe atarian. Nafarroako Gobernuak beste batzuekin batera Estatu indarkeriaren biktima gisa aitortu izana aurrerapausotzat jo zuten. Hala ere, 39 urteren ostean, «Estatuaren segurtasun nazionalaren» izenean Zabalzaren dokumentuak desklasifikatzeari uko egin izana deitoratu zuten: «Mikelen kasuak zergatik egiten dio kalte segurtasun nazionalari?». Agerikoa denez, segurtasuna baino, «euren errelatoa» da kolokan jartzen dena.