02 DIC. 2024 BEGIRADA Afrikan murgiltzen, Afrika (bir)kontatzen Oskar MATXIN EDESA FOKU Ner Group taldearekin lankidetzan, larunbatean Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak familientzako jardunaldia antolatu zuen Getxon, Afrikako historiaren, kulturaren, politikaren edo ekonomiaren beste ikuspegi bat emateko eta «Afrikari buruzko guztia Mendebaldeko ikuspegitik kontatu eta transmititu digutela» jabetzeko helburuarekin. Horrelako ariketak garrantzitsuak dira oso handia den eta mendebaldean hain gutxi ezagutzen dugun kontinentea hobeto ezagutzeko eta hara hurbiltzeko.