21 DIC. 2024 BEGIRADA Tragedia baten zain Gorka RUBIO FOKU OEEk salatu duenez, duela egun batzuk Bilboko udaltzain batzuek kalean lo egiten duen pertsona bati alde egin behar zuela esan zioten. Pertsona horrek Udalari alternatiba bat eskatu badio ere, ez du erantzunik jaso, eta handik egun gutxitara udaltzainek ohea eta mantak kendu zizkioten. OEEk gogoratu du azken gauetan tenperaturak 0 gradura hurbildu direla eta Udalak ez duela hotzari begirako dispositiboa ireki. Gai konplexua izanda ere, Bilboko Udalak eta instituzio gehienek etxegabeekiko duten jarrera gizagabea da.