22 DIC. 2024 1982 «Liki», faxismoa borrokatzetik ETAren anagrama diseinatzera Felix Likiniano, borrokarako espirituak gidatu zuen anarkista. (LIKINIANO FAMILIA) Maddi TXINTXURRETA Kazetaria Felix Likiniano, “Liki”, Eskoriatzan (Gipuzkoa) jaio zen 1909an, baina Arrasatera egin zuen bere familiak laster, eta berta- koa sentituko zen bera. Hiru arreba eta bi anai zituen, eta hauek ere aitzindariak izan ziren Gipuzkoan anarkismoa zabaltzen: horietako bat, Jose Antonio, CNT sindikatura afiliatuta zegoen eta Aiako Harrietan hil zen, Nafarroako karlisten aurka borrokan, 1936ko abuztuan. 19 urte besterik ez zituen. Eduardo, berriz, Falangean infiltratuta egon zen, harik eta anarkista zela deskubritu zuten arte. Anaiek ibili zituzten bideak hartu zituen Felix Likinianok ere, eta borrokarako espirituak eta grinak ezaugarritu zuen bere bizitza. CNTn sartu zen Loiolako kuarteletan zerbitzu militarra egiten ari zela, 1930ean. Sei urteren ostean, 1936ko uztailean, lapurreta egin zuen kuartel horietan, lekua ezagutzen zuela aprobetxatuta. Hainbat arma arpilatu zituen beste kide batzuen laguntzaz. Horren aurretik, baina, Asturiasko meatzariak babesteagatik atxilotu zuten, 1934an. Fronte Popularraren amnistiarekin atera zen kartzelatik, 1936ko otsailean. Madrildik Donostiarako trenean Kasilda Hernaez militante anarkistarekin egin zuen topo. Ez ziren gehiago banandu. «Ni Felixengana batu nintzen. Batura libre honek beste dimentsio bat eman zion nire izaerari», esango zuen urte batzuen buruan emakume anarkistak. Bikoteak Donostia hartu zuen bizileku, eta eskuz esku, mehatxua zabaltzen ari zen faxismoaren aurrean fronte bat osatzen eman zituzten indarrak, komunistak egiten ari ziren eran. Hainbat talde sortu ziren, horien artean, Dinamita, Likinianotarrek osatu zutena. Altxamendu militarrarekin, Felixek eta Kasildak Donostiako defentsan parte hartu zuten. CNTk Larramendi kalean duen egoitzatik hiriko sarrera militarra gelditu zuten, ehunka gazterekin batera, eta, geroago, Egia auzoko frantziskotarren elizan ezarri zuten kuartel nagusia. Geroago, Bartzelonara joan ziren, Aragoiko frontean berriro borrokan hasteko. Kontatzen dutenez, sarri izan zuten heriotza gertu. Estatu frantsesera erbesteratu zen bikotea gerra hura galdu zutenean. Ezin izan zioten, hala ere, izuari ihes egin. 1939an Gurseko errefuxiatu guneetatik igaro ziren. Bordelera egin aurretik, eta handik, euskal errefuxiatuei eta nazien aurkako erresistentziako kideei laguntza ematen aritu ziren. Donostiako talde batek Lorientera, Bretainiara, joan behar zuela jakin zutenean, haiengana batu ziren Likiniano eta Hernaez. Joan-etorri etengabean eman zuten bizitza, hautatu zuten bizimodu militanteak behartuta. Han bizitzen geratu ziren, pisu batean. Baina Lorient ere bonbardatu zuten. Felixek eta Kasildak ez zuten aktiboki parte hartu erresistentzia frantsesean, baina etxean aterpe ematen zioten tropa nazien aurka borroka egin zuen orori, eta Felix Likinianok Reich-erako urpeko base bat eraikitzen lan egin zuen bertan, okupazio alemaniarraren kontra borroka egin zuen bitartean. Hala, Eduardo anaiak Falangen egin zuen eran, okupatzaileekin infiltratu zen Felix, eta haiengandik informazio ugari lortu zuen, Erresistentziara igortzeko. Lorient-etik Parisera joan ziren Hernaez eta Likiniano, CNT klandestinoarekin harremanetan jarri ziren, eta 1943az geroztik Biarritzen bizi izan ziren. ETAREKIN HARREMANAK Lapurdiko herri honetako kanpinaren ardura hartu zuen, eta han egin zien harrera Ipar Euskal Herrira hegoaldetik iristen ari ziren ETAko lehenengo errefuxiatuei, 1960ko hamarkadatik aurrera. Hasieran, ez zuen harreman sendorik izan beraiekin. Baina aise gerturatu zen erakunde hartako gazteen borrokara. «Bi hamarkada generamatzan Francoren borroka eta erorketa kanpotik noiz iritsiko zain, eta, azkenean, borroka bera barrutik gertatu da. Gainera, nire herritik, Arrasatetik, datoz, eta euskaraz hitz egiten dute», utzi zuen idatzita. Hainbeste sendotu zituen harremanak ETAko militanteekin, ezen berak diseinatu baitzuen, 1970eko hamarraldian, erakundearen sugearen eta aizkoraren anagrama, “Bietan jarrai” leloarekin, egurrean zizelkatuta. Antza, Jose Manuel Pagoaga “Peixoto” ETAkideari eman zion, eta lau hamarkadaren ostean, 2017an, ETAk jatorrizko egur tailua berreskuratu zuen barne eztabaida baten zigilu gisa erabiltzeko. Debatearen «garrantzi historikoa» azpimarratu nahi zuen ETAk Likinianorekin, erakundearen jatorria iradokita. Eztabaida horrek, urtebetera, erakundearen bidearen amaiera ekarriko zuen. «Gazte euskaldunek osatutako taldeek frankismoaren kontra armekin borroka egiteko hautua egin zutenean, beti irekita aurkitu zuten Likinianoren etxea, zeina ETAren anagramaren sortzailea ere izan baitzen», gogoratu zuen “Egin”-ek militante anarkistaren heriotzaren berri eman zuen artikuluan. 1982ko abenduaren 22an hil zen Felix Likiniano, utopian sinetsi zuen militante anarkista. 1994an, Pilar Iparragirrek “Félix Likiniano, miliciano de la utopía” liburua argitaratu zuen. Lan horretan, Felixek berak bere pentsamenduaren eta, batez ere, praxia iraultzailearen alderik sakonenak azaldu zituen. [1990] El electricista que «salvó» Polonia para vendérsela al capitalismo Lech Walesa es un personaje histórico difícil de clasificar. En agosto de 1980, en el astillero Lenin de la ciudad polaca de Gdansk, los trabajadores habían iniciado una huelga. El electricista Lech Walesa era uno de ellos; escaló el muro que rodeaba astillero y se convirtió en el líder de la protesta. En 1978, junto a Andrzej Gwiazda y Aleksander Hall, organizó el Comité de Coordinación de Huelga, que más tarde daría pie a crear el sindicato Solidarnosc, que inició negociaciones oficiales con el Ejecutivo del general Wojciech Jaruzelski, último presidente de la Polonia comunista. El 22 de diciembre de 1990, convertido Solidaridad en un partido político, el antiguo dirigente sindical fue nombrado presidente de Polonia, cargo que desempeñaría durante cinco años. Así, Lech Walesa pasaría a la historia por ser quien empujó la primera pieza del dominó que acabaría quebrando el bloque comunista… Para más tarde vender Polonia al sistema capitalista. Hoy por hoy, el nombre de Lech Walesa entinta las páginas de libros de historia, sea para presentarse como héroe o como villano. «Veo mucha estafa, mucho rollo con el pintxo vasco, pero eso tiene de pintxo vasco lo que yo de indígena de Colombia» ARRASATETIK«Bi hamarkada generamatzan Francoren borroka eta erorketa kanpotik noiz iritsiko zain, eta, azkenean, borroka bera barrutik gertatu da. Gainera, nire herritik, Arrasatetik, datoz, eta euskaraz hitz egiten dute», idatzi zuen Likinianok. ATEA IREKITA«Gazte euskaldunek osatutako taldeek frankismoaren kontra armekin borroka egiteko hautua egin zutenean, beti irekita aurkitu zuten Likinianoren etxea», gogoratu zuen “Egin”-ek militante anarkistaren heriotzaren berri eman zuen artikuluan.