15 ENE. 2025 BEGIRADA Dinamika arriskutsua Hitlerren herrian AfD AfDk, alderdi neonazi alemanak, hautsak harrotu ditu eskuorri batzuk banatuz; hegazkin-txartel itxura dute eta bidaiariaren laukian «legez kanpoko etorkina» jartzen du. Azpian, «bakarrik berremigrazioak salba dezake Alemania» irakur daiteke. Poliziak ikerketa abiatu du «arraza-gorrotoa sustatzen duten susmoagatik». Marjinala zen alderdiak benetako indarra hartu du azken hamarkadan eta, oposiziotik bada ere, Alemaniako politika baldintzatzen ari da nazioarteko egoerak hauspotuta. Alemania ere garai arriskutsuetan murgiltzen ari da.