GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ikusgarritasuna, hazia ereiteko


Emakumeak Zientzian ekimenaren 9. edizioa otsailaren 7tik 14ra egingo da, 60 ekintza baino gehiagoko egitarauarekin. Proiektuarekin 35 euskal erakundek bat egin dute, zientzian diharduten emakumeen lana ikusarazteko, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzeko eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzeko. Aurten, “Hazia erein” kontzeptua nabarmendu nahi dute, eta azpimarratu «ekintza txiki bakoitzak aldea markatu dezakeela zientzian berdintasuna lortzeko bidean».