29 ENE. 2025 KLIK Sigi-sagan dator urte berri txinatarra Pedro PARDO AFP Ilargi-hilabetearen lehenbiziko egunarekin, egutegiko festa nagusiaren ospakizun eguna dute gaur txinatarrek: Urteberri eguna. Sigi-sagan eta herrestan dator aurten, egurrezko sugearen urtea baita 2025a. Animalia honek, Txinako astrologiaren arabera, jakinduria, berrikuntza, introspekzioa eta determinazioa irudikatzen ditu. Zura, berriz, hazkundea, malgutasuna, bizitasuna eta naturarekiko lotura bezalako ezaugarrien adierazle da. Irudiko emakumea Pekinen dago, arropa tradizionalez jantzita, Urteberri egunaren bezperan.