12 FEB. 2025 BEGIRADA Amnistia, ahobiko ezpata David ZORRAKINO EUROPA PRESS Gorputz atal baten galera edo baliogabetasuna eragiten duten nahita egindako ekintzak legeak espresuki baztertu arren, Roger Espanyoli pilotakada batez begi bat galarazteaz akusatuta dauden poliziak amnistiatzea eskatu du fiskalak. Espanyolek U1eko erreferenduma ekiditeko errepresio aldian jaso zuen pilotakada. Fiskalak Espanyol bera ere amnistiatzeko eskatu du, polizien aurka hesi bat botatzea leporatu zioten eta. Amnistia legeak zapore gazi-gozoa utziko du. Tira, poliziengan batez ere gozoa. Iaz 46 amnistiatu zituzten.