13 FEB. 2025 BEGIRADA Sentsibilizazioa handitzen jarraitu beharra ERRENTERIAKO UDALA 1.200 kilo hondakin bildu dituzte Errenteriako ibai eta erreketan bost eguneko garbiketa egin eta gero. Oiartzun ibaiaren eta Tolarieta, Masti, Lintzirin eta Epentza erreken bazterretan jardun ziren lanean joan den abenduan. Garbiketa kanpaina honek hondakinen kudeaketak duen garrantziaz eta herritarrek ibaiekin duten ardura kolektibo nahiz indibidualaz sentsibilizatzea du helburu, Errenteriako Udalak azaldu duenez, eta horixe behar da Errenterian, euskal jendartean zein mundu osoan.