24 FEB. 2025 BEGIRADA Gazan ikasturtea hasi da Omar AL-QATTAA AFP Gazako Zerrendako hainbat eskolatan 2024-25 ikasturtea hasi zen atzo, Palestinako enklabeko Hezkuntza Ministerioak iragarri zuenez. Kokagunearen suntsiketak familia asko eskoletan babestera behartu ditu, eta, horren aurrean, Ministerioak dei egiten die pertsona horiei ikasleak hartzeko erabil daitezkeen gelak ematera. Aurrez aurreko hezkuntza jaso ezin dutenek urrutiko ikastaroetara joan ahal izango dute, haien eskura jarritako bi plataformen bidez. Su eten egoera hauskorrean murgilduta, Gazan erresilientzia egunak dira.