26 FEB. 2025 BEGIRADA Erabilera bakarreko plastikoekin bueltaka Juni KRISWANTO AFP Plastikozko lastotxoak gaurkotasun politikoaren erdigunera itzuli diren honetan, Behaketa Ekologikoko eta Hezeguneen Kontserbazioko aktibista talde batek eta ikasleek plastikoa isurtzen duen txorrota bat irudikatzen duen instalazio bat egin zuten atzo Indonesiako Surabaya hirian. Erabilera bakarreko plastikoek ingurumenean eta giza osasunean duten eraginari buruz kontzientziatu nahi zuten gisa horretan. Ekimen polita! Erabilera bakarreko plastiko horien inpaktuarekin amaitzeko bide luzea dago oraindik.