28 FEB. 2025 BEGIRADA Ea etsenplua zabaltzen den Ed JONES AFP Okzitaniako Tolosako auzitegi administratiboak Frantziako hego-ekialdean bi herenetan jada eraikita dagoen autobide baten eraikuntza geldiarazi du. Mona Rousseau magistratuaren iritziz, etorkizuneko A-69 autobidearen balizko onurak ez dira aski ingurumenari egindako kaltea justifikatzeko. Hala ere, Philippe Tabarot Garraio ministroak hitzeman zuen «Estatuak proiektua babesten» jarraituko duela. Frantzian lehen aldia da halako garrantzia duen bide-azpiegitura bat epai batek eteten duena. Ekologisten garaipen handia da.