08 MAR. 2025 BEGIRADA Zabalok kalean behar luke Gorka RUBIO FOKU Xabier Zabalo espetxera itzuli da, astelehenean bigarren gradurako erregresioa jaso ondoren; izan ere, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu du Lakuak eta Zaballako Espetxe Zaintzako Batzordeak onartutako hirugarren graduaren aurka. Zabalo 30 urteko zigorra betetzen ari da, 2025eko urrian beteko ditu zigorraren hiru laurdenak eta espetxe ibilbidean pauso guztiak emanak ditu. Kartzelatzea salatzeko, mobilizazioa egin zuen Sarek, atzo, Urretxun. Bada garaia salbuespenezko erabakiak atzean uzteko.