GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Garesko eskola publikoak PAI programa utzi du


Hezkuntza Departamentuak eskaera onartu du eta, honenbestez, Garesko ikastetxeak PAI programa utzi egingo du. PAIrekin eskaintzen ditu A, G eta D ereduak, zenbait ikasgai ingelesez direla. Horrek murgiltze eredua are gehiago oztopatzen zuen, jada gaztelaniazko ereduak eskaintzen dituen ikastetxean. Aurretik Castejon eta Cascanteko eskolek, soilik espainierazko ereduak eskaintzen dituztenek, programa uztea lortu zuten. Murgiltze eredua kaltetzeaz gainera, PAIk edukien ikaskuntzaren arloan arazoak eragin ditu.