Egungo komediak
Telebistako generoen artean umorea aipatzen badut, ziurrenik gehienei burura sitcom hitza etorriko zaizue; atal laburrak, umore arina, ikusleak dauden plato batean zuzenean grabaturik eta latazko barreak dituena.
Familiako sitcomak 1980ko hamarkadan loratzen hasi ziren arren (“Alf”, “Full House”...) 90eko hamarkadaren hasieran izan zen goraldi nagusia eta, horiekin batera, kalitatea pixkanaka igotzen hasi zen; “Parker Lewis”, “Friends”, “Seinfeld” edo “Frasier” iritsi ziren, besteak beste.
Argi dago, tradizionalki, telesailak eta umorea genero honekin lotu izan ditugula, baina honen garaia itzaltzen ari dela iruditzen zait, edo, behintzat, behin betiko bilakaera jasaten ari dela. Beste estilo bateko komediak egiten dira gaur egun, zorrotzagoak, errealistagoak eta ikus-entzunezkoen lengoaia askoz ere hobeto zukutzen dutenak.
1990eko hamarkada eta 2000koa izan ziren telebista modu tradizionalean kontsumitzen azkenak, plataforma digitalen etorrerak dena irauli baitzuen.
“The Big Bang Theory” eta “How I Met Your Mother” izan ziren akaso bi garai desberdin arteko zubi lana egin zuten izenburuak. Gerora “The Office”, ”Master of None”, “Ted Lasso” edota “Fleabag” tankerakoak iritsi dira.
Hasieran aipatu ditudan izenburuak maitasunez oroitzen ditudan arren, aitortuko dizuet nik nahiago ditudala garai berrietako komediak.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
