17 MAR. 2025 KLIK Begiz jota dauka Jorgensonek Paris-Niza Anne-Christine POUJOULAT AFP Bigarren urtez erreskadan Paris-Niza bereganatu du Matteo Jorgenson estatubatuarrak. Aurkarien erasoei eraso gogorrago batekin erantzun zien Vismako txirrindulariak eta ez zuen erantzunik izan. Begiz jota dauka lasterketa, ezbairik gabe. Tirreno-Adriatikon, aldiz, bezperan lortutako garaipena eta errenta baliatuta, Juan Ayusok lortu zuen gailentzea. Bide batez, Italiako Girorako hautagaitza sendoa aurkeztu zuen UAEko txirrindulariak. Mikel Landak zazpigarren amaitu zuen eta Pello Bilbaok, bederatzigarren.