20 MAR. 2025 BEGIRADA Berehalako neurriak premiazkoak dira Jagoba MANTEROLA FOKU Ostiralean Zaballako espetxean hildako presoari ez zioten suizidioaren aurkako protokoloa aplikatzen, atzo bere familiak Salhaketaren bidez jakitera eman zuenez. Ez zuen tratamendu psikiatrikorik jasotzen eta berarekin ziega partekatzen zuen beste presoari laguntzen eta euskarri gisa aritzen zen. Salhaketak deituta, atzo dozenaka lagunek Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkarretaratzea egin zuten eta Lakuako Justizia Zuzendaritzari heriotza hauek saihesteko «berehalako neurriak» eskatu zizkioten.