22 MAR. 2025 BEGIRADA Pobreenen aurkako gerraren beste aurpegi bat Phill MAGAKOE AFP Munduan 300 milioi pertsona baino gehiago laguntza humanitarioaren mende daude, Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoaren arabera. AEBk partida horren %47 estaltzen zuten, baina, nazioarteko laguntza funtsen kentzearekin, herrialde ugari ondorio larriak pairatzen ari dira jadanik. Hegoafrikak, adibidez, hiesaz kutsatutako 7,8 milioi biztanle ditu, eta gaitzaren kontra borrokatzeko funts gehien jasotzen zuen herrialdea zen. Orain, prebentzioa eta doako frogak egiten zituzten sexu osasun klinikak ixten ari da.