06 MAY. 2025 BEGIRADA Borboikoa, lasai ederrean Jose Ramon HERNANDO EUROPA PRESS Espainiar Justiziak Juan Carlos Borboikoaren diru-erregularizazioak ontzat eman ostean, 2024ko azaroan, kasua berrirekitzeko helburuarekin, epaile eta fiskal ohi talde batek errege emerituaren kontrako kereila aurkeztu zuen Ogasun Publikoaren kontrako delituengatik. Atzo, Auzitegi Gorenak, kereila atzera botata, 87 urteko monarka kargugabetu zuen. Irudian, Borboikoa Sanxenxon, apirilean, “Bribon” (alproja) belaontzitik agurtzen. Lehendik lotsagabea zen eta aurrerantzean are lotsagabeagoa izango da.