23 MAY. 2025 BEGIRADA Gasteizko Udalak ez du errolda eskubidea bermatzen ERROLDARIK GABE, IZATERIK EZ! Ekainaren 5erako Gasteizen deitutako manifestazioarekin bat egin zuten atzo Arabako hiriburuko 47 kolektibok agerraldi publiko batean. Udalak erroldatzeko eskubidea etxebizitzen errentatzaileen esku uzten duela salatzea izango da helburua. Adierazi zutenez, «horrek oinarrizko eskubideak eskuratzea eragozten du, hala nola babes sozialeko sistema, osasun sistema eta lan eskubideak». Gasteizko Udalaren jarrerak jende behartsua bereiztea eta herritarren arteko banaketan sakontzea besterik ez du bilatzen.