GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gerediaga Elkarteak zuzendaritza berria du


Durangaldeko elkarteak atzo jakinarazi zuenez, urteko biltzar nagusia egin zuen igandean Abadiñoko Gerediaga auzoko foru zelaian. Bi urtean behin, zuzendaritza taldeko kideak berritzeko prozesua zabaltzen da, eta, 60. urteurrenarekin batera, zuzendaritza batzorde berria eratu dute. Gotzon Gomez da Gerediaga Elkarteko presidente berria; Nerea Mujika ordezkatu du, karguan 22 urtez aritu dena. Zuzendaritza berriak Durangoko Azoka antolatzen duen eragilearen erronka handiei aurre egin beharko die.