GARA Euskal Herriko egunkaria

Dogma 25


Dogma 95 Lars von Trier, Thomas Vinterberg, Kristian Levring eta Soren Kragh-Jacobsen zuzendari danimarkarrek 1995ean sortutako zinema mugimendua da. Zinemagile talde honen helburua pelikula ahalik eta “sinpleenak” egitea da; hau da, teknikaren apaindurarik gabe istorioaren indarra eta garapen dramatikoa lehen lerroan jartzea. Filmaketak benetako lokalizazioetan egin behar dira, soinua zuzenekoa izan behar da, kamera eskuan filmatuko da, formatua 35 mm-koa izan behar da, edozein efektu optiko zein filtro debekatuta dago eta abar. “Kastitate-botoa” deritzon honetan hamar baldintza zerrendatu zituzten guztira.

Bada, mugimendu hori sortu zenetik 30 urte igaro diren honetan, Cannes zinema jaialdiko testuinguruan Dogma 25 sortu dute.

Teknikari erreparatu gabe, helburu nagusia ekoizpen bideak zehaztea da; gidoiek originalak eta eskuz idatziak izan behar dute, Internet debekatuta dago sormen prozesuan, material guztiek (dekoratuek, tresneriak, jantziek) berrerabiliak edo bigarren eskukoak izan behar dute kontsumismoa baztertuz eta abar. Hemen ere hamar dira guztira.

Ikusiko dugu mugimendu berri honek zer dakarren. Hala ere, pena da arau berri horietan sexu, arraza edo genero aniztasunarekin zerikusia duen puntu bat gehitu ez izana, gutxiengo kuotak betetze hutsagatik bada ere. Ez al zaizu iruditzen?