04 JUN. 2025 KLIK Kanaldude eta Zenbat Gara, Elkar saridunak Aritz LOIOLA FOKU Zenbat Gara elkartea eta Kanaldude telebista izan ziren atzo Elkar sarietako protagonistak. Lehenak Ibilbideari Elkar Saria jaso zuen, 1990etik hasita, bilbotarrak euskalduntzen egindako lanarengatik. Gabriel Aresti euskaltegian egindako lanaz gainera, Bilboko Kafe Antzokiaren sustatzaileak dira, eta Bilbo Hiria Irratia, Erroa argitaletxea eta haur eta gazteentzako egitasmoak ere martxan dituzte. Kanaldude telebistak, bestalde, Proiektuari Elkar Saria jaso zuen; 1997an sortu zen Aldude ibarrean, tokiko telebista gisa, eta hedapen nabaria izan du urte hauetan.