23 JUN. 2025 Adimen artifiziala kontrolatuko duen AA bat sustatu nahi dute adituek Yoshua Bengio irakasle quebectar eta adimen artifizialaren aitzindariak LawZero izeneko irabazi asmorik gabeko erakundea aurkeztu du berriki. AA sistema autonomoen portaera desegokiak kontrolatuko dituzten softwareak garatzea du helburu, gero eta sofistikatuagoak diren teknologiek giza kalteak eragin ditzaketelakoan baitago. ChatGPT adimen artifizialaren logotipoa, pantaila batean. (ANP MAG | AFP) GARA NEW YORK Adimen artifizialak dakartzan erronkak eta arriskuak etengabe mahai gainean dauden garaiotan, arlo horretan mundu mailako erreferentzia den Yoshua Bengio irakasle eta ikertzaile quebectarrak (Paris, 1964) LawZero irabazi asmorik gabeko erakundea plazaratu du, AA arduratsuago baterako tresnak garatzeko asmoz. Informatikaren Nobel saritzat hartzen den Touring aitortza jaso zuen Bengiok 2018an. Azken urteotan adimen artifizialari lotutako arriskuez ohartarazi du. Haren esanetan, teknologia horren erabilera maltzurrak ez ezik, sistemek berez har ditzaketen jokabide okerrak ere mehatxu bilaka daitezke. «Sistema aurreratuenek jada auto-babes sena eta engainurako joerak erakusten dituzte. Eta hori areagotu egingo da haien autonomia eta gaitasunak handitzen diren heinean», azaldu zuen Bengiok hilabete hasieran, bere ekimen berria aurkeztu zuenean, France Presse agentziak jaso zuenez. ESPERIMENTU KEZKAGARRIA Duela gutxiko zenbait adibidek baieztatu dute AAk sofistikazio maila berriak lortu dituela. Hala adierazi du, esate baterako, Anthropic start-up-aren ikerketa batek. Simulazio bat egiten ari zirela Anthropic-en AA sortzailearen interfaze berriari -Claude 4 izenekoari- ohartarazi zioten laster software ingeniari batek haren tokia hartuko zuela. Etorkizuna arriskuan egon zitekeela ulertuta, sistema bere kabuz ingeniariari xantaia egiten saiatu zen, ideia hori burutik kentzeko asmoz. Testuinguru honetan, «lehentasunetako bat izango da adimen artifizial baten bidez beste AA baten portaera egokia ziurtatuko duen babes sistema garatzea», Bengioren arabera. Izan ere, ikertzailea sinetsita dago adimen artifiziala «onuragarria» izan daitekeela, «betiere bermatzen bada ez diola jendeari kalterik egingo, ez esku okerretan dagoelako, ez eta modu autonomoan ere». LawZero ekimenak goi mailako hamabost ikertzaile baino gehiago bere lantaldean ditu dagoeneko, eta 30 milioi dolar inguruko aurrekontuarekin abiatu da, AAren mundu mailako erregulazioarekin konprometitutako hainbat lagunek eta erakundek emana. Tartean daude Jean Tallinn (Skypen sortzaileetako bat) eta Schmidt Sciences (Googleko zuzendari ohi Eric Schmidt eta bere emazte Wendy Schmidtek sortutako ongintzazko erakundea), Open Philanthropy, Future of Life Institute edo Silicon Valley Community Foundation. Bengiok 1993an Montrealen sortu zuen Mila ikerketa-zentroaren babespean jaio da, azken hamarkadetan adimen artifizialaren ikerkuntzan erreferentzia bihurtu dena. Ekimena aurkeztu eta egun gutxira, Sam Ramadori izendatu zuten LawZeroko presidentekide eta zuzendari exekutibo. Urrats hau, ohar baten bidez nabarmendu zutenez, ikerketan aurrera egin eta konponbide teknikoak garatzeko anbizioaren isla da. La IA como fuente de información para jóvenes La tentación de utilizar los robots conversacionales como ChatGPT para informarse es una de las tendencias crecientes entre los jóvenes, mientras que la red social X, criticada como una correa de transmisión del extremismo, resiste como vector de información, según los expertos. «Los robots conversacionales con IA se están utilizando por primera vez como fuente de información», resumía Mitali Mukherjee, directora del Instituto Reuters para el Estudio del Periodismo, al inicio de su informe 2025 sobre información digital, presentado esta misma semana y basado en encuestas realizadas por YouGov a 97.000 personas en 48 países. Más allá de la IA, los medios tradicionales enfrentan el desafío de adaptarse a un ecosistema donde los creadores de contenido, los pódcast y los vídeos cortos dominan el consumo informativo. J. ZAMORA (AFP)