24 JUN. 2025 BEGIRADA Lehentasunen artean kokatu behar da Iñigo URIZ FOKU Altsasun 45 urteko gizonezko errioxar bat hil da, Auntzeta inguruko baso lanetan ziharduela, adar batek jo ondoren. Ezbeharra atzo eguerdian izan zen. Erreskate taldeak, helikopteroak eta larrialdi zerbitzuak mobilizatu zituzten, baina ezin izan zuten langilea salbatu. Segurtasuna eta lan osasuna lehenetsiko dituzten neurri eraginkorrak premiazkoak dira. Irudian, apirilaren 28an, Laneko segurtasunaren eta osasunaren Nazioarteko Egunean LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT-LKN sindikatuek egindako protesta.