26 JUN. 2025 BEGIRADA Melilla-Nadorreko sarraskia ez da ahaztu behar Aritz LOIOLA FOKU Melillan, Marokorekin mugan, 37 pertsonaren heriotza eragin zuen sarraskiaren hirugarren urteurrenean, ehun bat lagunek giza katea egin zuten Bilbon, Arriaga plazatik Atzerritarren Bulegora, justizia, egia eta erreparazioa eskatu eta «bizitza beltzek axola» dutela aldarrikatzeko. Iruñean ere antzeko mobilizazioa egin zuten. 2022ko ekainaren 24an, Polizia espainiarraren eta marokoarraren eraso bortitzaren ondorioz 37 pertsona hil ziren, eta beste 76 migratzaile oraindik desagertuta daude.