GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Budapesteko harrotasunaren arrakastaren ajeak


Facebookeko talde itxi bati bidalitako mezu batean, Viktor Orban Hungariako lehen ministroak esan du gertaera «nazkagarri eta lotsagarriak» izan zirela joan den larunbatean Budapesteko harrotasunaren martxa jendetsuan, drag queen-en ikuskizun bati erreferentzia eginez. Bruselari ere antolatzeko agindua eman izana leporatu dio. Berak bultzatu dituen lege-erreformek ez dute ekitaldia eragoztea lortu. Irizpide ona izan zuen, behintzat, debekatuta egon arren manifestazioa eragozten ez saiatuz.