GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Francoren buruari ostikoka


Inork amets egin al du inoiz Francoren buruari ostikoka ibiltzearekin? Artista eta futbolari batzuek egin ahal izan dute. Diktadorearen buruaren erreplika hiperrealista batekin behintzat hala aritu dira, Eugenio Merino artistak Ex Abrupto arte garaikideko jaialdian sustatutako “La Copa del Generalísimo” performanceari esker. «Garrantzitsuena buru horri ostikoa eman ahal izatea da, jendeak ondo pasa dezala», azaldu zuen artistak. Francoren buruari joka, «36ko Gerrako lubakien» artean futbol partida bat filmatu zuten Moian.