GARA Euskal Herriko egunkaria

Musikaren pribilegioak


Musikak pribilegio asko eskaintzen al dizkio musikariari? Musikan eta bizitzaren atal guztietan babesgabeenak emakumeak dira. Ondorioz, pribilegio handiagoak eman eta eskaini beharko litzaizkioke emakume musikariari eta emakume sentitzen den orori (trans eta abarrei, ikuspegi binarioa albo batera utzita). Lehen, bigarren eta hirugarren munduan pribilegio eta babesgabeen mailak zeharo desberdinak dira; agian erabili dudan sailkapen horrek hasieratik du usain desegokia. Dena den, gu, lehen mundukook, pribilegiatu hutsak gara beste edonorekin konparatzen bagara, nahiz eta salbuespenak egon badauden. Jauntxo, boteredun eta zapaltzaile politiko eta ekonomikoak edozein munduko txokotan egon arren, pribilegiatu hutsak dira. Horiek, ordea, pribilegio handiagoak dituzte.

Hala eta guztiz ere, edozein dela maila, norberak bere ikuspuntutik sortuko du, eta norberaren ikuspuntua norberak dituen pribilegioek moldatuko dute beti, zapaltzailea edo zapaldua izan. Pribilegioak kategoria guztietan daude. Guztietan emakumea beheraxeago egongo da beti.

Erdi mailako gizonezko kantariari galdetu nionean zein pribilegio emango lizkiokeen emakume musikariari, erantzun zidan pribilegioak eman gabe ere hainbat euskal emakume musikari bera baino pribilegio kategoria altuagoan dagoela. A zer asun saila dagoen hemen!