06 AGO. 2025 BEGIRADA Sudango hondamendi humanitarioa Unicef EUROPA PRESS «Desnutrizio orokortua» dela eta, Sudan egoera kritikoa bizitzen ari da, Unicefek salatu duenez. Gosearen, gaixotasunen eta biolentziaren ondorioz milaka haur hiltzeko arriskuan daude. Herrialde afrikarreko Unicefeko ordezkari Sheldon Yett-ek, toki zigortuenetan egon ostean, azaldu du «ume asko azal eta hezur besterik ez» direla. Umeen belaunaldi oso bat «kalte atzeraezina» jasatear dago. Horrelako egoerei aurre egiteko baliabideak badaude, baina munduak ez dio arretarik jartzen Sudanen eta beste herrialde batzuetan gertatzen denari.