06 SET. 2025 BEGIRADA Berandu, eskas, baina eskuinaren gainetik, aurrera Iñigo URIZ FOKU UPNri aurre eginez, Maria Chivite lehendakariak indarkeria polizialaren biktimen aitortza egiteko batzordearen lanari babesa eman zion asteazkenean. Positibotzat jo zuen Nafarroako Torturatuen Sareak. Ohar batean adierazi zuenez, «hala ere, uste dugu oraindik bide luzea dagoela egiteko arlo honetan. Estatuko biktimak Nafarroan eta, oro har, Euskal Herrian isilaraziak eta ukatuak izan gara, jasan ditugun giza eskubideen urraketa larriengatik». Ongi etorriak dira aurrerapausoak, eta gehiago etor daitezela. Torturaren biktimek merezi dute.