06 SET. 2025 KLIK Hiru eguneko akelarre eternala Jon URBE FOKU Donostiako Illunbeko plaza hiru egunez beteko du ZETAK talde nafarrak asteburu honetan. Emanaldi bakoitzeko 15.000 sarrera saldu dituzte, eta haien guztien gozamenerako, ikuskizunaren aurretik, eta bertan ahalik eta giro onena sortu asmoz, Marabiyak Sounden musika eta jateko eta edatekoa izango dira kanpoko aldean. Jendea irrikaz da zer topatuko duen ikuskizun honetan. ‘‘Mitoaroa II’’ zuzenean ikusteko aukerarik ez duenak etxetik ere jarraitu ahal izango du, gainera. Hori dela-eta, gaur spoilerrik ez GARAn.