28 SET. 2025 KLIK Ardiak itxuraldatzen txapeldunak Oskar MATXIN EDESA FOKU Abadiñoko probalekuak Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketaren lehen edizioa hartu zuen atzo, baita Nazioarteko Ardi Moztaileen Txapelketa ere. Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak «mugarri historikotzat» jo zuen hitzordua. Egun osoko egitarauan, erakustaldiak, tailerrak, eta ardi- eta artile-produktuen azoka izan ziren. Orotara 80 moztailek parte hartu zuten, tartean Ingalaterrako Nick Greaves handia, eta Eskoziako, Irlandako, Galesko, Ingalaterrako, Kolonbiako, Alemaniako, Kataluniako, Norvegiako eta Uruguaikoak, besteak beste.