16 OCT. 2025 Kontsumo prezioen indizea %0,7 eta %0,2 artean jaitsi da irailean Hego Euskal Herrian KPI kontsumo prezioen indizearen berri eman zuen atzo INE institutuak, eta, azken datuen arabera, %0,7ko jaitsiera izan du irailean Nafarroan eta Araban, %0,3koa Gipuzkoan eta % 0,2koa Bizkaian. Urte arteko tasak, aldiz, gora egin du; %2,8 Nafarroan, % 3,2 Bizkaian eta % 3,3 Araba eta Gipuzkoan. Aisia eta kultura dira KPIan jaitsiera nagusia izan dutenak. (Gorka RUBIO | FOKU) GARA BILBO Kontsumo prezioen indizeak (KPI) behera egin du Hego Euskal Herrian irailean. Aisia eta kultura dira jaitsiera nabarmenenak izan dituztenak eta igoera handiena, aldiz, jantzi eta oinetakoetan gertatu da. Aurreko hilarekin alderatuta, %0,7ko jaitsiera izan du irailean Nafarroan eta Araban, %0,3koa Gipuzkoan eta %0,2koa Bizkaian. 2025 honen hasieratik kontuan hartuta, aldiz, %1,2 igo da Nafarroan, %1,8 Araba eta Bizkaian eta %1,9 Gipuzkoan. Bestetik, azken 12 hilabeteak kontuan hartuta, igoera %2,8koa izan da Nafarroan, %3,2koa Bizkaian eta %3,3koa Araba eta Gipuzkoan. Sektore bakoitzaren bilakaerari begiratuta, aurreko hilaren aldean, prezioek behera egin dute irailean etxebizitza, ur, elektrizitate, gas eta beste erregai batzuetan (-%0,1), garraioan (-%0,2), komunikazioetan (-%0,1), aisia eta kulturan (-4,8) eta jantoki eta hoteletan (-%0,3). Prezioak ez dira aldatu hil artean altzari eta etxeko artikuluetan eta beste ondare eta zerbitzuetan (%0,0na), eta igo egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,2), alkoholdun edarietan eta tabakoan (%0,5), jantzi eta oinetakoetan (%4,4), osasunean (%0,2) eta hezkuntzan (%0,9). Urte arteko aldiari dagokionez, prezioek talde guztietan egin dute gora irailean: %3,4 elikagai eta edari alkoholgabeetan, %4,0 alkoholdun edarietan eta tabakoan, %1,3 jantzi eta oinetakoetan, %7,0 etxebizitza, ur, elektrizitate, gas eta beste erregai batzuetan, %1,5 altzari eta etxeko artikuluetan, %2,3 osasunean, %2,5 garraioan, %0,9 komunikazioetan, %0,3 aisia eta kulturan, %2,5 hezkuntzan, %4,4 jantoki eta hoteletan eta %3,4 bestelako ondasun eta zerbitzuetan. Azkenik, 2025eko lehen bederatzi hilabeteetako bilakaeran, prezioak jaitsi egin dira jantzi eta oinetakoetan (-%9,9) eta aisia eta kulturan (-%2,2), eta gainerakoan igo: %1,6 elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan, %3,4 alkoholdun edarietan eta tabakoan, %3,8 etxebizitzan, ur, elektrizitate, gas eta beste erregai batzuetan, %0,7 altzari eta etxeko artikuluetan, %2,1 osasunean, %1,4 garraioan, %1,9 komunikazioetan, %1,1 hezkuntzan, %5,9 jantoki eta hoteletan eta %2,8 beste ondasun eta zerbitzuetan. URTEBETEANUrte arteko aldiari dagokionez, prezioak talde guztietan igo dira irailean; nagusiki, elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan, alkoholdun edarietan eta tabakoan, etxebizitzan, ur, elektrizitate, gas eta beste erregai batzuetan, jantoki eta hoteletan eta bestelako ondasun eta zerbitzuetan.