09 NOV. 2025 KLIK Berritutako merkatua inauguratu du Durangok Marisol RAMIREZ FOKU Azken hilabeteotan egindako berrikuntza lanen ostean, Durangoko merkatuak ateak zabaldu ditu berriz. Atzo eguerdian izan zen inaugurazio ekitaldia eta, zuzeneko musikak girotuta, produktuen dastaketa eskaini zuten. Hilaren 3tik aurrera martxan dago, baina bost postu oraindik hutsik daude: arrandegi baterako bat, elikadurari lotutako beste lau eta postu gehigarri bat, hain zuzen. Horiek betetzeko, hilaren 24ra arte eskaerak aurkezteko epea ireki du Durangoko Udalak eta webguneko kontratatzailearen profilaren bidez bete daitezke eskabideak.