GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

HernaniKomik, euskara hutsezko komiki azoka


Komikia gero eta zale gehiago bereganatzen ari den garaiotan, urteroko hitzordu mamitsua bilakatzen ari da HernaniKomik, Gipuzkoako herrian egiten den komiki azoka. Badu berezitasun bat: euskaraz argitaratzen diren lanek dute lekua bertan; euskarazko komikien Euskal Herriko azoka bakarra da. Laugarren edizio honetan hainbat liburu aurkezpen hartu ditu, eta ilustrazioaren munduarekin lotutako beste zenbait jarduera ere izan dira: lehiaketak, bertso-marrazki afaria, erakusketak eta zuzeneko marrazketa saioa, besteak beste.