02 DIC. 2025 Donostiako topoa 2026ko bigarren seihilekoan martxan jartzea espero dute Lausoa bada ere, Donostiako Topoak badu martxan jartzeko epe bat: 2026ko bigarren seihilekoa. Arazo gehien eman dituen geltokiaren (Erdialdea-Kontxa) eraikuntza lanak aurreratuta omen daude. Erdialdea-Kontxa geltokiaren eraikuntza lanak. (Andoni CANELLADA | FOKU) Iraitz MATEO DONOSTIA Donostiako Erdialdea-Kontxa geltokiaren eraikuntza lanetan «aurrera urrats handiak» egin direla adierazi eta topoa 2026ko bigarren seihilekorako martxan egongo dela baieztatu zuten atzo Lakuako eta Udaleko ordezkariek obretara egindako bisitan. Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriko Lakuako sailburuak eta Jon Insausti Donostiako alkateak egin zituzten adierazpenak. Terminal horretako hormigoizko estaldura jartzeko lanak amaitu berri direla erakutsi zuten eta, era berean, azpimarratu zuten geltoki horren obrak Lakuak finantzatu dituela «oso-osorik». Izan ere, gorabeherak izan ziren aurrekontuarekin: %162ko gainkostua zuela argitaratu zen, eta Lakuak bere gain hartu behar izan zuen. Erdialdea-Kontxa da arazo gehien eragin dituen geltokia, baina aurrerapena erakusten duen elementurik esanguratsuena behin betiko altzairu beiraztatuzko plaken estalduraren hasiera dela nabarmendu zuen Garciak: «Trenak bertara bidaiariekin iristen imajinatzea ahalbidetzen du aurrerapen honek». Halaber, adierazi zuen Xabier Zubiri plazako eta Loiola kaleko sarbideak jada «oso aurreratuta» daudela, eta urte berriarekin batera urrats handiak egingo direla: «Hurrengo urte hasieran atariak eraikiko ditugu geltoki honetan». Hirugarren kanoi bat ere aurreikusten dute geltoki honentzat, San Bartolomen kokatuko litzatekeena, baina Garciak aitortu zuen oraindik ez dakitela non egingo duten, Udalari baitagokio hori zehaztea. Se prolongarán los descuentos en el transporte de Bizkaia El Consorcio de Transportes de Bizkaia (CTB) ha acordado prolongar hasta el 20 de febrero de 2026 las bonificaciones vigentes en el transporte público en el segundo semestre de este año, que suponen la gratuidad hasta los 14 años, un descuento del 50% en la tarifa de los títulos Gazte y un descuento del 40% en el resto de abonos y títulos multiviaje. Se cierra así una crisis entre los socios de Lakua -PNV y PSE- sobre esta cuestión. Según explicaron en un comunicado, «el objetivo es completar para los títulos regulados por el CTB los periodos de aplicación de las medidas en materia de transporte público colectivo contempladas en los diferentes reales decretos de años anteriores». De este modo, la decisión afecta al periodo comprendido entre el 1 de enero y el 20 de febrero de 2026 para los títulos consorciados «completando el año para su aplicación». GARA