11 DIC. 2025 BEGIRADA Oinez Elizondotik Iruñera, hitzarmen bat lortzeko ELA SINDIKATUA Elizondoko Benito Menni zentroko langileek 100 greba egun baino gehiago egin dituzte; eraikin baten itxiera, kaleratzeak eta erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua txartu dela salatzen ari dira. Hermanas Hospitalarias Fundazioak kudeatzen du zentroa eta langileek diote irabaziak handitzeko politika darabilela. Atzo hiru eguneko martxa abiatu zuten, Elizondotik Iruñera. Lan hitzarmen bat lortzeko «benetako negoziazioa» eskatzen dute; soldatak hobetzeko, lanaldia murrizteko eta lan kargak txikitzeko.