19 DIC. 2025 KLIK «Dinosauroen haran» erraldoia Stelvion Elio DELLA FERRERA ARCH. PALEOSTELVIO AFP Italiako Dolomitetan, Stelvioko parke nazionalean, jada «dinosauroen haran» izenez ezagutzen dena aurkitu dute: 200 milioi urte baino gehiago dituzten milaka aztarna fosil, Triasiko Berantiarrean gune horietan bizi izan ziren lepo luzeko «prosauropodo» belarjaleei dagozkienak, mendiaren horma handietan estanpatuak. Elio Della Ferrera natura argazkilariak iragan irailean aurkitu zituen aztarnok, ezustean, orein eta putreen argazkiak egiten ari zela.