GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Itxurak arrazakeria azaleratzen du


Zerbitzari batek Sambou Diaby aktorea bota zuen atzo Bilboko taberna batetik. Zerbitzariak kaleko saltzaile bat zela pentsatu zuen. «Hemen ezin duzu saldu, kanpora», esan omen zion tabernako terrazan eserita zegoela, Nahikari Nuñez neska-lagunarekin eta lagun batekin batera. «Oso larria iruditzen zait, kasu honetan bera aktorea delako, baina berdin zait garbitzailea edo kaleko saltzailea den. Zer gertatzen da, mantero batek ezin duela zerbait hartu?», esan zuen haserre Nuñezek.