22 ENE. 2026 KLIK Bizkaiko sagardo denboraldia ere abian Endika PORTILLO FOKU Gainerako herrialdeek egin duten modura, Bizkaian ere dagoeneko abian dute sagardo denboraldia. Zornotzako Uxarte sagardotegian egin zituzten estreinako topaldi eta tragoak, ekoizleen, sektoreko eragileen eta erakundeetako ordezkarien parte hartzearekin. Irekitze ekitaldian, ohi denez, aurtengo enbaxadorea egon zen: berriki Michelin izar batekin saritu duten La Revelia jatetxeko sukaldari Fernando Gonzalez. 2025eko uztak 98.000 litrotik gora sagardo ekarri du, «azken urteetako kanpaina onenetakoa, bai kantitateagatik, baita kalitateagatik ere».