05 FEB. 2026 MENDI ESKIA 200 eskiatzaile Bandres-Karolo Memorialean GARA Lakora mendiaren inguruetan egingo da, larunbatean, aurtengo Bandres-Karolo Memoriala. Bertan, izen emateen muga osatu duten 200 mendiko eskiatzaileek parte hartuko dute. Antxon Bandres eta Carlos Imirizaldu Karolo-ren omenezko proba Euskal Herriko banakako txapelketa izango da aurten ere, eta mendiko eskiko Euskal Herriko Kopako bigarren proba ere bai. Ohikoa denez, bi ibilbide egongo dira: 16-18 kilometro eta 1.600-1.800 metroko desnibela duen bat, eta 10-11 km eta 1.000-1.200 desnibela izango duen bestea.