05 FEB. 2026 BEGIRADA Baztanek Lanbide Heziketan inbertitzea behar du ELIZONDOKO LANBIDE ESKOLA Elizondoko Lanbide Eskolan itxialdia egin dute ikasleek eta irakasleek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak sortu duen «legez kanpoko egoera» salatzeko. Salatu dute inbertsio faltak, ratioen igoerak eta praktiken kudeaketak Estatuko legedia urratu eta Lanbide Heziketaren kalitatea eta ikasleen heziketa kolokan jartzen dituztela. Egoerari irtenbiderik ematen ez bazaio, mobilizazioak areagotuko dituztela ohartarazi dute. 2024an ere itxialdiak egin zituzten Oronozko Lanbide Eskola berriaren obra atzeratzea salatzeko.