GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Lurrazpiko makila hotsa, lurra esnatzeko


Atzo Santa Ageda izan zen, euskal egutegiko jai kuttun eta unibertsala. Abesbatza, haur eta kuadrillek biziarazten dute berau, Euskal Herriko txoko ugaritan, nork bere berezitasunekin -argazkian, Bilboko metroan ageri da taldetxo bat-, baita mundu zabaleko euskal etxeetan ere. «Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz» kantatuz ibili ziren, koplaka, eta naturaren erritmoan makilekin lurra joz, neguko solstizioaren ostean lurrari esnatzeko deika, urte berri emankorra ekar dezan.