GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

«Azken Judizioa»-ri kolorea bueltatzen


Kapera Sistinoko fresko ezagunena, “Azken Judizioa”, aldamio handi batek estaltzen du orain. Haren atzean, Michelangeloren esku bikainak sortutako irudiak zaharberritzeko lanetan ari dira adituak. Azken hogeita hamar urteotan egin dioten errestaurazio handiena da, eta artelanari atera zaion geruza zurixka kentzea da helburua. Aita santuak aukeratzen dituzten aretora sar daitezke bisitariak, baina ez dute artelana zuzenean ikusteko aukerarik izango. Hori bai, aldamioari freskoa irudikatzen duen olan bat jarri diote, nolabait presente egoten jarrai dezan.